2012. urtean urrezko ezteiak ospatu dituzten bikoteei Udala, herriko bankuak eta elkartearen izenean opariak banatu dizkiete gaur arratsaldean. Banaketa honetan elkarteko kideez gain, Pablo Barrio alkatea eta Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia izan dira.
Ekitaldian 18 bikote izan dira opariak jaso dituztenak. Baina elkarteko kideek jakitera eman digutenez, 21 bikote dira aurten 50 urte elkarrekin egiten duten herritarra: Severino Travesi eta Isabel Fernandez, Santos Carrasco eta Juana Nevado, Arsenio Lejardi eta Natividad Igarza, Alejandro Fernandez eta Pilar Calvo, Ramon Maiz eta Ixiar Erdocia, Arsenio Valiente eta Marcelina Bajo, Angel Lapresta eta Julia Tundidor, Teo Ortega eta Carmen Blanco, Federico Iñigo eta Eduvigis Sanchez, Feliciano Eizmendi eta Pepi Arsuaga, Casimiro Garcia eta Manuela Moran, Jose Urdanpilleta eta Juani Arruti, Eliseo Chacon eta Angelita Fierro, Jose Mari Herrador eta Consuelo Leon, Mauricio Alderete eta Rufina Diez, Jose Zapirain eta Joxepi Zulaika, Mariano Estevez eta Tere Montero, Joel Garcia eta Catalina Cerezo, Loncho Otamendi eta Bixenta Jauregui, Jose Lopez eta Benita Guinaldo eta Blas Rezabal eta Seve Irazusta.
Opari banaketaren ostean, afari-merienda gozoa dastatu ahl izan dute eta dantzaldia ere izan da Biyak Bat elkartean.

