Kanpaina bete betean da herrian

jon-altuna-iza 2012ko urriaren 10a

Gaur feria eguna da Lasarte-Orian eta politikariek Gasteizko parlamenturako hauteskundeen kanpaina egiteko baliatu dute. Horrela besteak beste, PSEko Jesus Egiguren eta EBko Antton Karrera herriko kaleetan izan dira euren alderdientzat botoa eskatzen. EHBildu, Ezker Anitza, PSE eta UPyD alderdietakoak behintzat aritu dira propaganda banatzen.

Alderdi ezberdineetako partaideek banatu dute propaganda gaur Lasarte_orian.
Azoka eguna baliatu dute alderdi politikoek kanpaina egiteko. Horrela goizeko 11:00ak aldera zenbait alderditako kideak aritu dira erdigunean propaganda banatzen. PSE izan da jende gehiena bildu duena, besteak beste Jesus Egiguren PSEko presidentea bera, Jesus Zaballos, Iñaki Mugica, Lourdes Acevedo, Martin Moreno eta Nerea Artamendi ikusi ditugu propaganda, arrosak eta kanpainako materiala banatzen.
Brigitarren plaza inguruan EHBilduko propaganda banatzen ari zen Aralarko ordezkari Mayi Bengoetxea Jesus Zaballos-ekin elkartu eta honek eskainitako arrosa bat hartu du. Ondoren lauzpabost minutu eman dituzte elkarrekin mintzatzen.
Udaletxe aurrean Mikel Izagirre Urnietako alkate ohia eta Antton Karrera parlamentari ohia egon dira Ezker Anitzako beste partaide batzuekin batera eskuorriak banatzen.
Bestalde, UPyD alderdiko kide batzuek ere pasa dira azokatik propaganda banatzen. Talde koloretsua zen, arrosa koloreko nikiak jantzita.