Steel Horse eta Blaste Wave metal taldeen kontzertua Abend-en

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 12a

Metal gaua izan zuten beste behin ere Abend antzokian atzo gauean. Blast Wave (Olatu hedakorra euskaraz) eta Steel Horse (Berunezko zaldia) taldeak aritu ziren oholtza gainean euren gitarra, bateria, anplifikagailu, ahots eta baxuei su emanaz.

Steel Horse.
Blast Wave talde irundarrak egin zituen irekiera lanak Steel Horse osatzen duten laukote madrildarrak dezibelioak neurrigabe igo aurretik. Ikusleen artean gazte gutxi eta gehienbat, metalzale helduak ikus zitezkeen euren tximak aurrera eta atzera mugituz. Heavy metal zale lasarteoriatarrek gustura entzun zituzten bi kontzertuak.