14_Bertsoak Maratoiaren bezperatan...

jon-altuna-egitegi 2012ko urriaren 14a

Euskararen Maratoirako astebete eskas falta denean, herriko bertsolariek bertsozaleekin batera egindako saioa benetan arrakastatsua izan zen. Jalgi kafe antzokia jendez gainezka egon zen, artista amateurren senide eta lagunez gehienbat, eurenak bertsotan nola moldatzen ziren ikusi nahian edo.

Saio soilaz haratago, Maratoiko final handian kantatu ahal izateko txartela zegoen jokoan larunbata gauean. Giro ederrean aritu ziren, umore onean eta uneoro elkarlanean. Suberbiolaren esanetara kantuan aritu ziren 6 bikoteak hauek izan ziren: Unai Muñoa eta Joxe Mari Agirretxe, Andoni Otamendi eta Gorka Segurola, Amaia Agirre eta Alaitz Mendizabal, Imanol Lizardi eta Beñat Iguaran, Asier Azpiroz eta Ebaristo Pikabea eta Ane Labaka eta Txantxe. Azken bi bikoteek lortu dute finalera sailkatzea, herriak bozketa bidez hala erabaki ostean. Ikustekoa izango da!