Bosgarren Ibilbideen Egunean, Aginagaraino

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 14a

Buruntzaldeko 5. Ibilbideen eguna abian jarri da igande goizean. Aurreko urteetako protagonistak familiak eta haurrak izan baziren ere, aurtengoan ibiltari helduagoek osatu dute Aginagarainoko bidea. Mendiko botak jantzi eta Santueneatik barrena, Aginagarainoko bidea egiten ausartu dira hainbat herritar.

Lasarte-Oriatik ateratako ibiltariak goizean goiz, Aginara abiatu aurretik.
Guztira 9 kilometroko ibilbidea osatu dute, eguraldi petral xamarrak uneoro mehatxatu baditu ere. Ostadar SKT-eko Mendi saila pozik agertu da deialdiak izandako oihartzunarekin.