Kirola egiteko aukerak Euskararen Maratoian

Txintxarri 2012ko urr. 15a, 12:41
Eukara bihotzetik plazara aterako duen Maratoian ez da guztia festa izango. Kirola egiteko tartea ere izango da igande goizean. Haurrentzako herri kirolak eta gazte eta helduei zuzendutako proba konbinatua izango dira Ostadar SKT-ren eskutik. Gainera, Buruntzako errekorra hautsi nahi du Endika Gartzia herritarrak.
Euskararen 8. Maratoian Benedikara joan-etorriak egiteaz gain, kirol egiteko beste aukera batzuk ere izango dira igande goizean. Herri-kirolak, proba konbinatua eta Endika Gartziak Buruntza mendiko errekorra hausten saiatuko da.

Herri kirolak haurrentzat
Ostadar SKT-ren eskutik herri kirolak eta proba konbinatua izango dira igande goizean.
Sokatira, lokotxa biltzea... izango dira Ostadarreko lagunek prestatutako probak.
Eta helburua haurrak kirol hauek ezagutu eta hauetan trebatzea da.

Proba konbinatua
Bestalde, proba konbinatuan gazte eta helduen taldeek parte hartuko dute.
Lau pertsonetako taldeak izango dira eta bakoitzak proba bat egin beharko du. Batek korrika, besteak patinetan, hirugarren batek ergometroan eta azkenak tirolinan Mercero plaza gainetik hegan egingo du.
Proba honetan parte hartu nahi duten taldeek euskararenmaratoia.com orrialdean izen-eman behar dute.
Buruntzako errekorra hausten saiatuko da Gartzia.

Buruntzako errekorra
Hau guztiaz gain, Endika Gartzia herritarra berriro ere Buruntzako errekorra hausten saiatuko da. Okendo plaza eta Buruntza mendiko gurutzerako joan-etorria bizikletaz eta korrika egingo ditu.
Baina oraingoan ez du kronoa bakarrik hautsi beharko lehiakideak ere garaitu beharko ditu.
Izen ere, Iraitz Arruabarrenak eta Jonathan Floresek osatutako bikotea izango du aurrez aurre. Jonathan Floresek ibilbideko bizikleta zatia egingo du eta Iraitzek, berriz, Buruntza mendiko magaletik gurutzerako joan-etorria egingo du lasterka.
Beraz, Endikak lehia bikoitza izango du, batetik erlojua eta bestetik arerioak.