Ekintza berezi ugari Euskararen Maratoian

Txintxarri 2012ko urr. 15a, 12:48

Euskararen maratoiaren egitarauaren barruan, denetarik dago, eta gauza berezien artean nabarmendu daitezke Iñigo Artolak urte hauetan "famosoei" ateratako argazkien erakusketa edota elkartasunaren eremuan ari diren elkarteen erakustaldia. Gainera herriko bost musika taldek joko dute euskararen maratoiko oholtza gainean.

Iñigo Artolak azken urteotan pertsonaia ezagunei ateratako argazkiak erakutsiko ditu.

Foto kall berezia
ñigo Artola herritarrak bi urte hauetan jende ezagunarekin atera dituen argazkiak ikusgai izango dira Euskareren 8. Maratoian zehar. Euskal aktore eta euskal munduko pertsonaiak dira gehienak. Hurbildu foto kall berezi honetara eta Iñigorekin argazkia ateratzeko aukera ere izango duzue.

Elkartasun azoka
lkartasun esparruan lanean dauden herritar ugari dago. Hori dela eta, azoka berezia izango da larunbata goizean. DYA, Odol emaileak, suhiltzaileak, Saharako Herriaren lagunak, Aspanogi, Alcer, Adengi, Gizakien Lurra, Etiopia Utopia, Gautena, Mundu Bat, eta Ume Alaia elkarteek haien ekintzen berri emango dute. DYAk eta suhiltzaileek simulakro bat ere egingo dute.

Eta kontzertuak

Honetaz gain, oholtza gainean herriko bost talde entzuteko aukera izango da, Trikihots, Hitzartu, Gaueko Itzalak, Makulu Ken eta Ahuen.
Larunbata arratsaldean Trikihots taldearekin erromeria eta dantza izango dira. Jarraian, gazteek antolatuta, Ahuen taldea arituko da. Larunbata gauean, berriz, bi estilo desberdinez gozatu ahalko da, batetik Makulu Ken taldearen afro-euskaldunaz eta bestetik Gaueko Itzalaren metal doinuak. Igandean, arratsaldean Hitzartu taldeak jarriko du plaza dantzan.