Hitzarmen hau hiru urterako izango da eta luzatzeko aukera izango dela aurreratu zuten.
Sinatze ekitaldian Pablo Barrio alkatea, Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuak, Inmigrazio, Kooperazio, Enplegua eta Emakume sailetako zinegotzia, Usurbilgo Lanbide eskolako Patxi Vaquerizo eta Iñaki Mugika eta Dioni Avila Enplegu saileko teknikaria izan ziren.
Egoerari irtenbidea
Era honetara, Gorka Lizarraga zineogtziak azaldu zuenez, Udalak herriko biztanleriaren kualifikazio maila hobetzeko pausua eman du eta Udal-ofizio eskolari erabilera eman dio.
Bestetik, Usurbilgo Lanbide eskolako arduradunek aipatu dutenez, Lanbide eskolak duen leku faltari irtenbide bat eman zaio. Izan ere, "egun osoan ikastaroak daude eta batzutan ez ditugu behar hainbeste gela".
Hala ere, Dioni Avila Enplegu saileko teknikariak adierazi duenez, Udal-Ofizio eskola beste formakuntza zentroen erabilerara irekia dago, “Buruntzaldeko edozein zentrok ateak irekita izango ditu hau erabiltzeko.”
Ikastaroak eta proiektuak
Honela,Usurbilgo Lanbide eskolako arduradunek aurreratu zutenez, galdaketa ikastaroa izango da bertan emango den lehenengoa. "Luzuriaga enpresako langile eta langabetuak daude ikastaro honetan," aipatu zuten.
Honetaz gain, Zubilan proiektua, Enpresa Sorkuntza proiektua, autoformakuntza eta In-formatzen zerbitzua ere bertara hurbilduko dituzte. “Esate baterako, Zubilan proiektuaren helburua ikasleek enpresa berriak sortzea. Horretarako, kanpoko enpresek eskolaren bitartez proiektuak ematen dizkiete eskolako ikasleei. Egun horrelako dinamikak jarri behar dira martxan,” aipatu zuen Iñaki Mujika Lanbide eskolako kideak.

