Okendon Maratoirako karpa jartzen ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 16a

Badator Euskararen Maratoia. Asteburuan izango da euskararen jaialdi erraldoia herrian eta dagoeneko hasiak dira lanak Okendo plazan. Bertan sekulako karpa muntatzen ari dira gaur goizean goizetik.

Euskararen Maratoia iragartzen denbora asko daramagu Txintxarrin, baina orain bai bertan da. Maratoia asteburu honetan izango da. Lau urte ostean Okendo plaza inoiz baino beteago estrainatzeko asmoz gainera.

Dagoeneko somatzen da herrian festarako gogoa eta jatordu zein mendi irteera, udaletxeko bisita eta babarrun lehiaketarako lekuak besteak beste hartzen doaz herritarrak. Gaur goizean goiz jaialdi honen zantzuak nabariagoak dira oraindik izan ere Okendon karpa montatzen ari dira. Aurtengo edizioan inoiz izandako karparik handiena jarriko da Okendon, 25m x 20m-ko tamaina izango duena, guztira 500 metro karratu.