Maratoia ekintzaz blai!

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 17a

Asko dira Maratoiaren baitan antolatutako ekintzak. Egitaraua argitaratu du Txintxarrik astelehenenan baina oraindik hainbat aldaketa medio egunero berritzen ari gara hau beraz adi ibili! Gogoratu egitaraua hemen eskuragarri duzuela. Sare sozialetan #euskararenmaratoia zabaldu nahi dugu beraz lagundu Twitter eta Facebooken!

Euskararen Maratoiaren baitan asko dira antolatutako ekintzak eta horietako batzuk jaso genituen astelehenean argitaratutako egitarauean. Ekintza nagusiak bertan azaldu arren, hainbat aldaketa gertatu dira egunotan eta izango dira ostirala bitartean, horregatik egunero sarean duzue egitarauaren azken bertsioa.

Besteak beste Sasoetako ikasleek larunbata arratsaldean egingo duten Esazu irratsaioa dago gehitutako ekintzen artean. Horretaz gain, aipatu honetan ez direla jaso Benedikarako irteera guztiak edota Udaletxeko bisita guztiak nahiz eta hauek mantendu noski!

Maratoia sarean
Horretaz gain gogoratu Euskararen Maratoiaren jarraipen zehatza egingo dela Txintxarri.info-ko atal berezian. Bertan ekintza guztietako argazki eta bideoak izango dituzue asteburuan zehar. Sare sozialetan ere Maratoiak lekua hartzea nahi dugu beraz Facebooken eta Twitterren #euskararenmaratoia erabilita, lagundu jaialdi honen berri ematen!

Gainera San Pedro jaietan egindako zuzeneko emanaldiek izan zuten arrakasta ikusita, Maratoian ere hauek egingo dira hiru momentu ezberdinetan. Hauen berri emango dizuegu egun hauetan.