Lasarte-Oriako langabetu talde bat astero elkartzen da krisi egoerari elkarrekin aurre egiteko eta langabeziaren arazoa ezagutarazteko eman daitezkeen pausuetaz mintzatzeko. Gaur ere Okendon elkartu dira 50 langabetu inguru goizeko 11:00etan, langabeziaren arazoari elkarrekin aurre egiteko langabetuen plataformak egindako deialdiari erantzunez. “Plataforma de desempleados de Lasarte-Oria. Reparto de riqueza y de trabajo” zioen pankartarekin abiatu dira Kultur Etxera.
Lasarte-Oria da inguruan langabeziaren arazo larriena duen herrietako bat, aipatutako plataformak emandako datuen arabera, guztira, 1.300 langabetu inguru bait dira herrian, batzuek diru sarrera batere jasotzen ez dutenak.
