Hauteskunde mahaietan aldaketak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urr. 17a, 13:51

Udalak bidalitako ohar batean La Esperanza Auzo-Elkartean zeuden hauteskunde-mahaiak, hau da 11. Ataleko A eta B Mahaiak, lekualdatzen direla jakin arazi dute. Mahai hauek Udalaren ofizio eskolan kokatuko dira igandean.

Udalak honakoa bidali du ahalik eta zabalkunde gehien izan dezan:

"Ohar honen bidez, jakinarazten da Basaundi Bailarako 8. zenbakian kokaturiko “La Esperanza Auzo-Elkartean” zeuden hauteskunde-mahaiak, hau da 11. Ataleko A eta B Mahaiak, lekualdatzen direla Udalaren Pabiloira/Ofizio-Eskolara, Kale Nagusiko 56. zenbakian.
11. Atalari dagozkion kaleak ondorengoak dira Bista-Eder kalea, Loidi kalea 3., Oztaran plaza, San Francisco kalea eta Urnieta bidea. Barkatu aldaketa honek eragozpenik sortzen badizue."

Horrela Ofizio eskolara joan beharko dira bozka ematera Bista-Eder, Loidi kalea 3., Oztaran plaza, San Francisco kalea eta Urnieta bideko bizilagunek.