Erabaki kolektiboak bidalitako idatzian EH Bildurentzat eskatzen du bozka. Ricardo Ortegak sinatuta honakoa da kolektiboak ematen dituen arrazoiak:
"Erabakitzeko eskubidearen eta ezkerraren batasunaren aldeko plataforma politiko gisa, beharrezko ikusten dugu ezkerreko fronte bat eratzea. Fronte zabala eta anitza, politiko-elektorala eta soziala, non parte hartu beharko luketen independentistak, confederalistak, federalistak eta autonomistak, erabakitzeko eskubidea (autodeterminazioa) eta oligarkiaren (% 1a) eta eskuin politikoaren erasoeratik langile klasearen eta gainontzeko herri-sektoreen interes ekonomiko, sozial eta demokratikoen defentsa amankomuneko ezaugarriak liratekeela. Krisiari soluzio antikiberala lortzeko eta nazio askapen eta eraikuntzarako, mobilizazio sozial zein demokratiko-nazinalerako euskal ezker nazional osoaren frontea. Horretarako BILDU-AMAIUR-EH Bildu herri bakoitzean egituratzea eta kolektibo gehiago erakartzea beharrezkoa dirudi.
Erabakitzeko eskubidearen alde dauden ezkerreko alderdi edo talde gehiago erakartzeko pausorik eman ez izana tamalgarria bazaigu ere --behar den gizarte eta hiritar mobilizazioak aurrera egin ahal izateko lehenbailehen gainditu behar den sindikatuen arteko zatiketa eta frentismo dinamika tamalgarria zaigun bezalaxe-- EH Bildu koalizioa, AMAIURren inguruan bildutako ezkerreko indar independentisten eta soberanisten batasunari jarraipena ematen diona, norabide egokian emandako aurrera-pausotzat jotzen dugu.

Horregatik, euskal eskuin autonomistak (PNV), eskuin zentralista lberal-kontserbadoreak (PP) eta PSOEko sozial-liberalek osatutako tandemari aurre egin diezaiokeen indarraren inguruan ezker guztiaren bozka biltzeko beharraz sinetsita EH Bildu bozkatzera dei egiten dugu EH Bilduk --kanpainetan ohiko diren gabezi eta sinplifikazio guztien gainetik-- gizarte osoaren aurrean alternatibarik badaudela argi uzte aldera, eta euskal ezkerraren programa- eta ekintza- batasunaren arloa zabaltze aldera behar bezala jokatuko duelako ustea dugu.