Maratoiaren jarraipen zabala prestatu dugu

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 19a

Asteburuan twitterren #euskararenmaratoia trending topic bihurtu nahi dugu eta horretarako zuen laguntza behar dugu! Horretaz gain Txintxarri.infon zuzenean ikusi ahal izango duzue Maratoiaren hasiera, gauerdiko parranda eta jaialdiaren amaiera.

Euskararen Maratoia sare sozialetan asteburu osoan zehar presente egotea nahi dugu horretarako laguntza eskatzen dizuegu, #euskararenmaratoia zabaltzen lagundu! Eta igo zuen maratoiko argazkiak gure Facebookera!

Eguraldi txarra, euria iragarrita dago asteburu osorako baina hala ere, Euskararen Maratoiaren baitan antolatutako ekintza guztiak mantentzen dira eta antolatzaileek herritarrak hauetan parte hartzera animatu nahi izan dituzte. Izan ere, karpa estalian dago kokatuta oholtza eta gaur goizean toldoak jarri dira ahalik eta itxien gera dadin. Txosna ere karpa barruan jarri da. Azken honetan antolakuntzak gogoratzen du tiket bidez ordainduko direla edari eta pintxoak.

Txintxarri.info-n zuzenean
Bihar goizeko 8:00etan hasiko da festa eta Txintxarri.info-n zuzenean ikusi ahal izango duzue ekitaldia. San Pedrotan hasitako bideari jarraiki, Txintxarrik oholtza gainean gertatzen den oro jasoko du bideo, argazki bildumetan. Hasiera ekitaldiaz gain gauerdiko parranda ere emango dugu eta Maratoiaren amaiera ekitaldia. Animatu eta jarraitu Euskararen Maratoia plazan eta etxetik!!

Maratoian guztiz murgilduta egon arren, igande gauean hauteskundeen emaitzak izango dituzue ere web honetan.