Hasi da euskararen 8. Maratoia

Txintxarri 2012ko urr. 20a, 11:00
None
Iritsi da eguna!!! Gaur goizeko 8:00etan suzirien soinuekin hasi da Lasarte-Oriako euskararen festa handia.
Suziriak bota dituzte zortzikoteko kideek zortziak puntuan.
Udal aurren euriari aurre eginez, zortzikoteak suziriak bota ditu. Jarraian lekukoa hartu eta udal ordezkari eta hainbat herritarrekin batera Okendo plazara eraman dute maratoiko lekukoa.
Okendo plazan Erketz EDT-ko lagunek agurra dantzatu dute. Zortxikoteko Joxe Mari Agirretxek ongi etorria eman eta Pablo Barrio alkateari eta Tomas Arrizabalaga Ttakuneko lehendakariari eman die hitza.
Ostean, Rebeka Garces zortzikoteko kideak bandoa irakurri eta Patxi Etxeberriak bertsoak bota ditu.
Hau guztia, streaming-ean ikusi ahal izan da txintxarri.info orrialdean.
Udal ordezkariek moztu dute euskararen 8. Maratoiari hasiera ematen dion zinta.

Ekintza ugari

Hemendik aurrera milaka ekintza izango dira 40 orduz Okendo plazan. Gaur goizean elkartasun azoka eta Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri ikastetxeko haurren ekitaldiak izango dira.