Karpa beteta!

maider-azurmendi 2012ko urriaren 20a

Euskararen Maratoiak etenik ez du. Momentuan oholtzan Landaberri eta Sasoeta eskolako haurren emanaldiak daude eta bitartean Benedika eta udaletxe berrian bisitak egiten ari da.

Euskararen Maratoiak etenik ez du. Oholtzan momentu honetan herriko ikastetxeetako haurrak daude, Sasoeta eta Landaberrikoek dantza ikusgarri eta mozorro politak oholtzaratu dituzte. Aurretik, nagusiak soinketa ariketak egiten aritu dira eta abesbatzak ere emanalditxoa egin du. Eguraldiak tarteka ateri uneak eskaintzen ditu eta Okendo jendez lepo dago.

Oholtzan ekintzek aurrera egin ahala beste ekimen bereziak ere burutzen ari dira. Udaletxeko bisitak esaterako martxa onean doaz eta herritar askoren jakin-mina azaleratu da hauetan. Lehenik bideotxo bat ikusten dute hainbat azalpenekin eta ondoren Marifer Euskara zerbitzuko langileak eraikinetik gidatzen ditu. Herritarrak pozik azaldu dira Maratoiak eskainitako aukera honekin.

Benedikan buzoia
Gainontzean, Benedikak ere inozi baino bisitari gehiago ari da izaten. Lehen txandak buzoai jarri du eta dagoeneko asko dira bertan izateko aukera eduki duten herritarrak. Goian oholtzatik proposatutako ipuina osatzeko hiru hitz gehitu behar ditu talde bakoitzak. Igandean zortzikoteko Beak kontatuko digu denon artean osatutako ipuina.