Udaletxe berria barrutik

maider-azurmendi 2012ko urriaren 20a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.
Maratoiaren baitan udaletxe berria barrutik ezagutzeko aukera dago. Bisita gidatuetan udalaren euskara zerbitzuko Mariferrek gidatzen ditu herritarrak. Hauetan parte hartzeko izena karpan jarritako dendan eman behar da.

Udaletxe berria barrutik nolakoa den jakiteko gogoz zeuden herritarrak eta gaur batzuek grin hau asetu ahal izan dute.

Udaletxe berria dotorea da, dena kristalera eta argitsua. Lehen solairuan azalpen bideotxo bat ikusi ostean hasten da bisita. Harrera eta bulego nagusiak erakusten dira eta bereziki deigarria zaie herritarrei marmol txuriko zoru eta lehio handiak. Garai bateko arku zaharren arrastoak ere ondo ikus daitezke.

Euskararen bidegorria
Euskara zerbitzuak gidatutako bisita da izan ere, Euskararen Bidegorria egitasmoa azaltzeko ere balio du bisitak. Honakoa udaletxe barruan langileekin burutzen ari den euskalduntze prozesua da eta honekin udalaren egunerokoan euskara hizkuntza nagusia izan dadin lortu nahi da. Aukera ezinhobea beraz, euskararen maratoia udalaren barnera euskara eramateko.