Alex eta Jon oholtzan ezkondu dira

maider-azurmendi 2012ko urriaren 20a

Pablo Barrio alkateak aurreratu moduan Alex Tello eta Jon Martinez ezkondu ditu Euskararen Maratoiaren oholtzan. Hunkituta ikusi ahal izan dugu bikotea hain egun garrantzitsuan. Bazkaria ere bertan egin dute.

Txintxarrin aurreratu moduan ezusteko handi bat zegoen Maratoiaren 8. Edizio honetan hain juxtu, ezkontza bat, benetako ezkontza bat.

Alex Tello eta Jon Martinezek osatutako bikoteak hain egun garrantzitsua oholtzan ospatzeko gonbitea izan zuten Porrotxen aldetik eta bertan ezkondu dira gaur duela lau urte ezkondu ziren lekuan. Limusina txurian iritsi dira Okendora eta bertan dantzariek egin diete harrera. Oholtzan Pablok ezkondu ditu eta Okendon bildutako jendearen txalo zaparradak izan dituzte. Bukaeran zortzikoteko kideekin batera bero bero dantzatzera animatu dira.

Bazkaria ere bertan egin dute eta tarta moztean ezkonduko den herriko beste bikote bati eraman diote lehen zatia. Behin batean loiolan kanta dantzatu dute ere txalo artean.