Bazkalostean haurrak protagonista

Txintxarri 2012ko urriaren 20a

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko haur eta gurasoek hartu dute protagonismoa bazkalostean, batetik Esazu irratiaren saio bat eskaini dute oholtzan eta bestetik haurrentzako tailerrak jarri dituzte karpan.

Globoflexia eta aurpegia margotzeko tailerrak egon dira.
Ostiralero Sasoeta Zumaburu ikastetxetik emititzen den Esazu irratiaren saio bat eraman dute bertako haur eta gurasoek ikastetxetik Euskararen Maratoiko oholtzara: musika, Andoni Otamendi eta Zigor Iriondo bertsolarien saioa eta Ttakuneko lehendakari Tomas Arrizabalagari, Lasarte-Oriako alkate Pablo Barriori eta Agustin Mugika Takolori elkarrizketak tartekatu dituzte saioan. Bestalde, haurrentzako tailerrak jarri dituzte karparen barruan, eta haurrek, globoekin irudiak egiteko aurpegiak margotzeko eta eskulanak egiteko aukera izan dute. Ondoren Sasoetako ikasle batzuek eurek egindako buruhaundiak atera eta eguraldi txarra bazen ere korrikaldi batzuek egin dituzte neskamutilen atzetik.
SasoetaZumbauruko buruhandiak ere izan dira.