Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Orian antzerkiak toki berezia duela erakusten dute herritarrek urtean zehar, eta Euskararen Maratoian ere argi geratzen da hori uneoro. Arratsaldean esketx ezberdinak egin dituzte Centro Civico, EPA eta Jalgune elkartekoek eta urtean zehar herriko ikuskizun ezberdinetan atera ohi diren ATCko neskek. Emanaldi hauen ondoren Akroyoga ikuskizuna bikaina izan da.
Helduen eskolako eta emakumeen zentroko taldeek ere parte hartu dute arratsaldeko emanaldian
Jalgune elkarteko kideek dantza eta antzerkia uztartu dituzte.
.................................. Jalgune elkartekoek eskaini dute lehen antzerki emanaldia gaur arrtsaldeko 16:30 inguruan. Antzerkia eta dantza tartekatu dituzte. Ondoren etorri dira Emakumearen Zentroko eta Helduen Eskolako antzerki taldeetako ordezkariak eta azkenik ATCko neskak atera dira oholtzara.
Ondoren harrituta utzi dituzte ikusleak akroyoga egin duten hiru bikoteek. Yoga eta akrobazia lotuz emanaldi ikusgarria eskaini dute Okendo plazako oholtzan.