Hausnarketa eguna da gaur. Bihar hauteskundeak izango dira baina ez da halako giroa somatzen gurean, Okendon festa da nagusi eta heldu zein txiki ederki gozatzen ari dira emanaldi eta ekintza bakoitzarekin. Arratsaldeko protagonistak herriko pailazoak izan dira.
Hauek emanaldi berezia eskaini dute herriko elkartekin batera. Kantatzera eta dantzatzera igo dira oholtzara, Txokotako begiraleak, Kukuka, Ttakun, Rugby Beltzal Talai, Ostadar, Erketz, Zabaleta, Xumela eta Jalgune besteak beste.
