Larunbateko afarian, karpa bero-bero

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 21a

Afari goxoa izan dute herritarrek larunbata gauean Euskararen Maratoiaren barnean. Menuan, barazki purea, haragi egosia, postrea, kafea eta kopa izan dituzte eta hori gutxi balitz, oholtzan hainbat eta hainbat ekintza izan dira zortzikoteak dinamizatuta. Besteak beste: Solaskide eta aurreko Maratoietako zortzikoteko kide zaharrak oholtzaratu dira. Gainera, "krisiari aurre egiteko errezetak" antzerkia izan da ikusgai. Momentu honetantxe, bertso finala hasi da, Txantxe eta Ane Labaka, Ebaristo Pikabea eta Asier Azpirozen aurka. Jendea bero-bero dago, Lasarte-Oria festan murgilduta dago.

Jaitsi Okendo Plazara gautxori! Gaua luzea da ta oraindik! Hoi denk hoi talentuba, Makulu Ken eta Gaueko Itzalak-en kontzertuak eta gaua errematatzeko karaoke mundiala baitaude prestatuta!

Gogoratu streaming bidez zeuenganatuko dugula gauean gertatzen den guztia!