Txintxo txintxo ilaran babarrunak jasotzeko zain.
Babarrun janaz gozatzen ari dira lasarteoriatarrak Euskararen Maratoiaren karpan. Goizeko 10:00etan hasi den lehiaketan sei bikoten parte hartu dute. 13:30ak arte, hiru ordu eta erdi izan dituzte babarrunak, azak, txorizoa eta saiheskia prestatzeko, eta lau lagunek osatu duen epaimahaiak Marian Bueno eta Bakartxo Alkortaren jakiak jo ditu irabazletzat. Bigarren postuan berdinketa egon da, Aitor-Txema eta Urdanpilleta aizpak bikoteen artean.
Ia 15:00etan hasi da bazkaria. Menua, noski, babarrunak, aza, saiheski eta txorizoan lagundurik. Eta postrea, ijito-besoa “ijitoen herria”, antolatzaile batek esan digunez.
Marian eta Bakartxo izan dira babarrun lehiaketako irabazleak. Oso goxoak egin dituzte.
Bazkalostean Joxerra San Sebastianek kantatu du eta ondoren nahi izan dutenek musean eta xakean jokatzeko aukera izan dute. Euskararen Maratoiaren egitaraua ere ez da eten noski eta beste hainbat emanaldi izango dira arratsaldean eta iluntzean gauerdira arte.