Musika eta dantza nagusi arratsaldean

Txintxarri 2012ko urriaren 21a

Gaur arratsaldean musika eta dantza izan dira nagusi. Aurrez argitaratu bezala, lehenik bataio erraldoia izan da eta jarraian, musika eskolako ikasleak, Banaiz Bagarako lagunak eta txulalai erraldoia izan dira.

Banaiz Bagara elkarteko lagunek Udal Musika eskolako ikasle eta irakasleekin batera abestu dituzte hainbat doinu.
Biolinak, zeharkako falutak, tronpetak, gitarrak... instrumentu ugari izan dira euskararen maratoiko oholtzan Udal Musika Eskolako lagunen eskutik. Hauekin batera Banaiz Bagara elkarteko lagunak izan dira hainbat doinu abesten.
Ondoren txulalai erraldoia izan da. Dabid Egizabal eta Maider Oiartzabalek zuzendu dute eta Okendo plaza dantza jarri dute. Argia bitan joan bada ere, ez da eragozpenik izan, herritarrek berdin jarraitu dute dantzan.
Orain, Udaletxe berriko bisitei amaiera emango diete eta txekor errea dastatu ahalko dute afarira geratzen direnek.