Euskal jantzi tradizionalak egiteko ikastaroa azaroan zehar

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urr. 24a, 21:26

Josten ikasteko ikastaroa antolatu du Ttakun elkarteak. Azaroaren 6an hasita giro onean 10-12 lagunek, Euskal jantzi tradizionalak nolakoak diren ikusi eta gero nahi duenak berea egiteko aukera izango du aldi berean euskara praktikatuz. Guztira bederatzi saio izango dira.

Aurreko urteetan bezala, Euskal jantzi tradizional dotorea norberak nahi bezala josi, egiteko aukera izango da Lasarte-Orian Ttakun Kultur elkarteari esker.

Bederatzi saiotan
Azken urteotako arrakasta kontutan izanik, aurten ere bederatzi saiotako ikastaroa emango du Jone Artola irakasleak.

Izena ematen dutenek, neurriak hartu, patroiak egin eta oihalak mozten ikasteaz gain, josteko makina erabiltzeko aukera izango dute ere irakaslearen laguntzarekin lana erraztuz.

Jostungintza ikastaroak duela bost urte hasi ziren eskaintzen Ttakunen eta oso harrera ona izan dute urte hauetan. Beste urtetan bestelako arropak mantalak, bainikak egin diren arren, aurten soilik baserritar jantziak egingo dira, ondoren Santo Tomas egunean, Eguberritan edota Santa Ageda egunaren bezperan janzteko.

Izena ematea
Ttakunek hainbat ikastaro antolatzen ditu euskararen erabilera bultzatu eta lagunarteko giro onean jardun ezberdinak egiteko. Azaroaren 6tik abenduaren 4ra bitartean jostungintzari buruzko bederatzi saio burutuko dira, astean bi egunetan, astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 17:00etara.

Ikastaroa Ttakunek Erribera kalean duen lokal zaharrean egingo da eta bertan dauden josteko makinak erabiliko dira.

Interesatuek izena emateko, informazio gehiago jaso edota dituzten zalantzak argitzeko Ttakunera 943 37 14 48 telefono zenbakira deitu beharko dute. Gogoratu nahi da ikastarorako partaideen kopurua mugatua izango dela eta 10-12 lagunentzat tokia egongo dela soilik.

Gainontzean ikastaroagatik 22 euro ordaindu behar dira eta Ttakuneko bazkideek berriz 20 euro ordainduko dituzte. Parte hartzaile bakoitzak jantzia egiteko materiala ere eraman beharko du, oihalak, orratzak, botoiak, besteak beste norberak bere gustuko kolore eta erara baserritar jantzi polit eta dotoreak egin ahal izateko.

Euskal dantza jantzia nolakoa den ikusteko liburuxka bat kaleratu zuen Ttakun kultur elkarteak 2007. urtean eta jantzi tradizional horietan oinarrituta egingo dituzte ikastaroan parte hartzen duten jostunek euren jantzi bereziak.