Saskibaloi topaketak kiroldegian

Txintxarri 2012ko urriaren 26a

Eskola kirolean multikiroleko ekimenean parte hartzen duten LH3 eta LH4 mailako haurrek saskibaloi topaketa dute herriko kiroldegian bihar, larunbata.
4. mailakoek 9:30etatik 10:30etara burutuko dute kirol ekintza berezi hau eta 3. mailakoek berriz, 10:30etatik 11:30ak arte.