Ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du herrian DYAk azaroaren 12tik 30era bitartean. Garaikoetxean izango da ikastaro hau 19:00etatik 21:00etara eta lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak landuko dira bertan. Bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak… egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko da. Ikastaroa interesatuta dagoen edozeinentzat irekia da eta ez dira aldez aurreko ezagutzak beharrezkoak izango.
Ikastaroan irakasle arituko dira DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreak. Honetan parte hartzeko 100 eurotako matrikula ordaindu beharko da eta talde murriztua izango da. DYAk erraztuko du ikastarorako beharrezkoa den materiala eta ikus-entzunezko baliabideak. Ondoren azterketak gainditzen dituzten ikasleentzat EHUrako unibertsitateko 2 kreditu ematen ditu Sorospen titulu honek. Izena emateko 943 46 46 22 zenbakira deitu behar da.