Ipuinaren ordua asteartean

Txintxarri 2012ko urriaren 26a

Haur liburutegian antolatutako ipuin kontalarien egitarauaren baitan bigarren saioa izango da datorren asteartean, urriak 30. Honetan kontu kontari arituko da Bea Egizabal herriko ipuin kontalaria. Saioa ohi bezala haur liburutegian izango da 18:00etan. Kasu honetan 6, 7 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako ipuina izango da.