Eguraldia lagun izan dute XVII. Lasarte-Oria Bai krosean korrikalariek eta ia 1.200 korrikalarik amaitu dute 10 kilometro eta erdiko lasterketa. Goizeko 10:30etan abiatu dira korrikalariak eta lehenengoek denbora onak egin dituzte. 32 minutu eta 50 segundo behar izan ditu David Martinek ibilbidea osatzeko. Iazko 33:35 denbora 45 segundotan hobetu du Lasarte-Oriako korrikalariak.
Zortzi laguneko taldeak elkarrekin egin ditu lehen kilometroak gero hipodromo inguruan, Dabid Martin eta Sergio Romanek egin dute ihes, azken kilometroan utzi du lasarteoriatarrak atzean hernaniarra eta bakarrik heldu da helmugara. Esan bezala 32:50 denbora egin du Martinek, Sergio Roman bigarrenak 32:55 eta Oñatiko Yeray Varelak 33:05. Emakumezkoen artean lehenengoa Marisol Ramos oñatiarra izan da 40 minutu eta 9 segundorekin, eta ezinduen artean aurreko urteetan bezala, Pierre Miura nagusitu da 35 minutu eta 10 segundoko denborarekin.
Jon Altuna Egitegi Txintarriko lankideak lasterketa bikaina egin du, 37 minutu eta 31 segundoko denborarekin helmugara iritsi den Junior mailako lehenengo gizonezkoa eta Ostadarreko lehen bazkidea izan da David Martinen atzetik. Bere anaia, Alex Altuna izan da Junior mailan lehen herritarra, Mikel Martinez eta Imanol Garmendiaren aurretik. Emakumezkoen artean lehen juniorra Ainhoa Mangas lasarteoriatarra izan da 50:09 denborarekin eta Ostadarreko bazkideen artean lehen emakumezkoa, Alicia Rodriguez, 50:32.
Herri mailan lehenengoak, David Martinen atzetik, Raul Gomez, 33:33, Raul Tejado 36:05 eta Antonio Mazo 37:17 izan dira. Emakumezkoetan Rebeca Villanueva, 46:06, Alicia Rodriguez 50:32 eta Maider Lizarraga 52:55 izan dira hiru lehenengoak.
Aurten 1 dortsala eraman du atzean joan ohi den koadrilak. Erratzak aurten guraizeengatik ordezkatu dituzte Gobernua egiten ari den murrizketak salatuz.
Sailkapena hementxe!

