Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urriaren 31a, astezkena eta azaroaren 1a ostegunean, Domu Santu eguna dela eta, hilerrira joan nahi duten herritarrek Manttangorri zerbitzua erabili ahal izango dutela jakitera eman dute Lasarte-Oriako Udalak eta TSST autobus konpainiak. Urriaren 31ean, 16:00etatik 18:00etara puntuan aterako da autobusa Antxisutik. Domu Santu egunean berriz, 9:00etatik 13:00etara izango da zerbitzuan.