Bidali Maratoiko zure argazkiak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urriaren 30a

Euskararen Maratoiko argazkiak badituzu animatu eta bidali gurera. Irakurle guztien argazkiekin bilduma bat osatuko dugu.

Txintxarrin ahalegin berezia egin genuen Euskararen 8. Maratoian eta atal berezian ehunka argazki eta bideo ugari igo genituen. Hauek ikusteko oraindik aukera izango da gure argazki galerian edota bideo galeriatan klik eginda baina aurki kenduko dugu atala bera.

Euskararen Maratoian asko izan zineten laguntza eman zenuten herritarrak eta aurretik doaz zuentzako eskerrik beroenak. Eguraldi txarrari aurre egin zenioten askok eta karpa bete zenuten. Horregatik bertan ateratako zuen argazkiak ere jaso nahi ditugu. Animatu eta bidali parranda, bazkari, ekitaldietako... zuen argazkiak! irakurleen txokoa eratu nahi dugu eta hau gorpuzteko zuen laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa dugu.

Argazkiak bidali txintxarri@txintxarri.info helbidera.