Aldaz H. K. taldeak ez du egun ona izan

Nerea Eizagirre 2012ko aza. 1a, 14:22

Gaur, Domu Santu eguna den arren, herriko hainbat kirol taldeek jardunaldia izan dute. Hala nola, nazional mailako Aldaz H.K. eta Aurerra de Vitoria taldeen arteko norgehiagoka izan da Lasarte-Oriako kiroldegian. Lasarte-Oriako taldeak ezin izan dio arerioaren erritmoari eutsi eta 1 eta 4 galdu du.

Aldaz H.K. taldeko mutilek dute ongi jokatu eta 1 eta 4 galdu du Aurrera de Vitoriaren aurka.
Aldaz H.K. taldeak Aurrera de Vitoria taldea izan du gaur aurrez aurre kiroldegian jokatutako partidan. Oscar Garciak zuzentzen duen taldeak ez du egun ona izan.
Partida hasi baino lehen, ohorezko sakea egin dute. Urtzi Azpiroz Aldaz H.K.-ko jokalaria izan da sakea egin duena. Andoaindarra etxean da eta bere talde kideek omenaldi txikia egin nahi izan diote.
Partidari dagokionez, bizia izan da. Aurrera de Vitoriak ezarri du erritmoa eta intentsitatea eta Aldazek ezin izan du martxa hori jarraitu.
Arerioak defentsa kantxa osoan egin du eta erasoan Aldazen defentsaren hutsuneak bilatzen saiatu da. Honela etorri zen partidako lehen gola.
Aldazek ere aukerak izan ditu, baina Aurrera de Vitoria-ko atezain eta defentsaren lanak aukera horiek zapuztu dituzte.
Gauzak honela, Aldazen eraso baten kontran Aurrera de Vitoriak bigarren gola sartu du.
Aldaz-ek ez du amore eman eta golaren bila joan da. Eta lehen zatia bukatzeko 32 segundo falta zirela korner batean gola egitea lortu du Aldaz-ek.
Atsedenean, 1 eta 2-ko emaitza ikus zitekeen kiroldegiko markagailuan.

Bigarren zatian berdin

Nahiz eta atsedenean Aldaz-eko entrenatzaile eta jokalariek egoera aztertu, bigarren zatian ez da ezer aldatu.
Aurrera de Vitoriak taktika berdina jarraitu du eta lehenengo minutuetan Aldaz-ek bere atea defendatu behar izan dute behin eta berriro.
Oscar Garciaren mutilak kontran ateratzen saiatu dira eta horietako batean,. Aurrera de Vitoriako atezain eta jokalariak argi ibili eta hirugarrenez baloia Aldaz-en atean sartzea lortu dute.
Partida amaitzeko 5 minutu falta zirela, Aldaz-ek bere jokoa aldatu du. Defentsa aurreratu eta erasoetan atezain-jokalaria atera du.
Era honetara, Aurrera de Vitoriaren atean arriskua sortzea lortu du.
Herriko taldearen gola gertu zegoela zirudien arren, beste kontra batean Aurrerak laugarren tantoa egin du.
Eta Aldazek azken minutura arte bilatu du gola, baina baloiak ez du sartu nahi izan.

Partida zaila

Oscar Garcia Aldaz H.K.-ko entrenatzaileak partidaren ostean azaldu digunez, “bagenekien partida zaila izango zela eta haiek baloiaren jabetza izango zutela”.
Era berean, “Aldaz-ek ez du ongi jokatu eta arerioak ezarri du hasieratik intentsitatea eta erritmoa,” gaineratu du eta “defentsa ona egin eta kontran ateratzea zen gure asmoa, baina ez dugu ezer lortu,” adierazi du.
Azkenik, “laburtuz emaitzik ez dugu lortu eta partidak ez da ona izan,” aipatu du.
Izan ere, Aldaz H.K.-k ez du denboraldia ongi hasi, hiru partida berdin du eta aste honetakoarekin lau dira galdu dituenak. Hala ere, entrenatzaileak aipatu digunez, “lanean jarraituko dugu, emaitza onak lortzeko”.