Herriko berdegunea erabilgarri dago berriro ere. Pasa den astean herriko errugbi eta futbol taldeak entrenatzen hasi ostean, asteburuan jokatu ziren lehenengo futbol partidu ofizialak zelai eraberrituan.
Jokalarien iritziz, itxura ona du zelai berriak, gautxoa oraindik finkatu gabe badago ere, egoera onean utzi dutela diote eta gainera obrak azkar egin izana positibotzat hartu dute, herrian entrenatu eta jokatzea abantaila handia dela uste baitute. Jakina denez, zelaia errugbira jokatzeko ere erabiliko da, hori dela eta, futboleko area txiki inguruan zuloak egin dituzte errugbi makilak erraztasunez kendu eta jartzeko. Gainera, errugbi jokoko marrak ere pintatu dituzte futbolekoekin batera.