Janari-manipulatzaile agiria lortzeko ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 6a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun Sailarekin elkarlanean, janari-manipulatzaileen arrisku handikoa ikastaro berri bat antolatu du. Ostalaritzako sektoreari zuzenduta dago ikastaroa eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak jasotzen ditu. Ikastaroa azaroaren 8an, ostegunean, izango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan 16:15etik 20:15era. Prezioa 45 euro pertsonako izango da eta langabetuentzat 35euro. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu 943361605 edo 943533303 telefonora.