Pello Añorga ipuin idazlea, irakaslea eta ipuinen munduari buruzko jakintsu izatez aparte kontalaria da. Diote haurren hipnotizatzailea dela kontalaria baino eta hala izan da gaurkoan ere. Haur liburutegian bildutako txikiek aho zabalik entzun dute Añorgaren istorioa.
Bere ahotsa eta kontakizuna izan dira erabilitako tresna bakarrak eta abestiekin batera umeak oso parte hartzaile azaldu dira besteak beste gogoz abestuz. Horrela ordu betez haurrek fantasiazko mundu batera eraman dute euren irudimena.