Presoen lagunak taldearen Flashmob-a

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 7a

Eguberrietan preso politikoen egoera ezagutzera emateko hamabostaldia antolatuko du Presoen Lagunak herriko taldeak. Honen baitan Okendon Flashmob erraldoaia egin nahi dute eta entseguak dagoeneko hasi dituzte.

Presoen lagunak taldeak aurten ere Eguberrietan preso politikoen egoera ezagutarazteko hamabostaldia antolatuko du. Hainbat ekintza izango dira hamabostaldiaren barruan, horien artean abenduaren 23an Okendo plazan egingo den flasmoba dago.

Flashmob honetako entseguak dagoeneko hasi dira. Asteartean izan zen lehena Villa Mirentxu ondoko trinketean. Entsegu hau grabatu eta youtuben jartzeko asmoa du taldeak herritarrek euren kabuz ikasi eta ekimen berezi honetan parte har dezaten.

Taldeko kideek aipatu digutenez, entsegu gehiago izango dira aste hauetan eta abenduaren 18an entsegu orokor bat egingo da. Azaroaren 13an, esate baterako, gazte koadriletako kideei gonbita egiten diete.