Izan bidelagun!

Txintxarri Aldizkaria 2012ko aza. 7a, 18:05
Ttakun elkarteak Udalaren euskara departamenduaren laguntzarekin burutzen duen solaskide programaren ikasturte berria aurkeztu dute. Euskaldun berriak euren mintzapraktikan laguntzeko prest dauden bidelagunak behar dira.
Aurkezpenean solaskide batzuk ere izan dira euren esperientzia onaren adibide.
Boris Nogales euskara zinegotziak, Tomas Arrizabalaga Ttakun elkarteko lehendakariak, Aitor Uriartek Ttakuneko kudeatzailea eta Junkal Perezek, solaskide programaren arduraduna Ttakunen, agerraldia egin dute Solaskide programaren ikasturte berria aurkezteko.

Aurten Euskararen Maratoia tarteko apur bat atzeratu du elkarteak kanpaina hasiera "nahiz eta solaskide taldeak dagoeneko lanean diren" arduradunek azaldu moduan. Erronka herriko elkartearentzat euskaldun berriak euren mintzapraktikan lagunduko dituzten bidelagunak topatzea da. Horregatik Tomas Arrizabalagak herritarrak honetan parte hartzera animatu nahi izan ditu.

Guztira iaz 101 lagun izan ziren solaskide, 33 bidelagun edo euskaldun zahar eta 88 bidelari edo euskaldun berri.