Kaleratzeak Stop/Stop Desahucios plataformaren hitzaldia izango da gaur Manuel Lekuonan 19:00etan. Honetan euren jardunaren inguruan mintzatuko dira babes gehigo jasotzeko asmoarekin.
Honen aurretik sinadura bilketa bat ere egingo dutela eman dute jakitera. Honen bidez hipoteken inguruko egungo araudian aldaketak eskatzen dituzte. Gainera aurki herriko bizilagun baten egoera dela eta ekimena burutuko dute herrian eta herritarrei honetan parte hartzeko deia egin nahi zaie.
