
Jesus Zaballos PSE-EEko bozeramailea eta Lurdes Acevedo PSE-EEko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna gaurko agerraldian.
Jesus Zaballos PSE-EEko bozeramaileak eta Lurdes Acevedo PSE-EEko Gizarte Zerbitzuetako arduradunak azaldu dutenez, honen bitartez langabezian edo arrisku egoeran dauden herritarrek Udalarekin dituzten zorrak kitatu ahalko dituzte.
Azaldu dutenez, Estatuko beste udalerrietan aurrera eramaten den ekintza da eta hauetan dagoen araudiak kontuan izanik, Lasarte-Orian araudi bat sortzea proposatzen du.
PSE-EEko ordezkariek azpimarratu dutenez, pertsona hauek egin beharreko gizarte lana Udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan laguntza ematea, brigadan lan egitea edo zahar etxean pertsona adinduekin egotea izango litzateke. “Ez litzateke postuak kentzea izango, dauden zerbitzuetan laguntzea baizik”.
Egoera larria bizi herritar ugarik eta hauei diru-laguntzak emateaz gain, beste irtenbide batzuk eman nahian egin du PSE-EEk proposamena.
“Herritarrek erabakiko dute zerbitzu honetaz baliatzen diren” azaldu du Zaballosek . Izan ere, “ezingo da edonor honetan sartu, Gizarte Zerbitzuetako teknikariek txosnen bat egin beharko dute herritar hori egoera ekonomiko larrian dagoela baieztatuz,” azpimarratu du.
Aldizkaria
Bestalde, PSE-EEk bere aldizkaria berria aurkeztu du. Honen bitartez, PSE-EEk batetik eskerrak ematen dizkie herritarrei Eusko Lege Biltzarrerako hauteskundeetan alderdi bozkatuena izateagatik. “Bozken %35a lortu genuen Lasarte-Orian . Ondorioz, Euskadin PSE-EEk bozka gehien irabazi zuen bigarren herria izan ginen eta Gipuzkoan lehenengoa,” azaldu du Zaballosek.
Honetaz gain, Udalean egiten duen lanaren berri ematen dela aipatu du Jesus Zaballosek. Alderdiak Udal Gobernuari egindako eskaerak azaltzen dira, hala nola, Uistin kaleko aparkalekuak, Zabaletako Aldaparen irisgarritasuna hobetzeko proposamena edo gazte lokalen araudia, baita PSE-EEk egin nahi dituen salaketak ere. Atal honetan Michelingo zelaiko lanen kudeaketa txarra edo Hirigintza saileko eta Gizarte Zerbitzuetako eraispena aipatu dituzte.
Gainera, Udal Gobernuaren koherentzia eza ere salatzen dute, “gu Gobernuan ginenean liberatu eta aholkulari gehiegi zeudela zioten, baina Gobernuak orain hiru aholkulari ditu eta Estitxu Alkortaren liberazioa ere eskatu du”.
Iradokizunak
Era berean, PSE-EEko kideek jakin arazi dute, aurreko Gobernuko esperientzia ikusita, herritarren iradokizunak, kexak eta eskaera jasoko dituela. Honetarako, PSE-EEk bere egoitzan postontzi berde bat jarriko du.
“Hauei guztiei erantzuna ematen saiatuko gara, Udalera eraman edo gure taldearen iritzia emanaz,” azaldu dute.
Aurreko legealdian 150 idatzi jaso zituztela azaldu dute. “Asko web orrialdearen bidez iristen ziren, baina bide hori jarraitu ezin dutenei zuzendua dago orain aurkezten dugun aukera”.