Basaundi-Leitza bizikleta irteera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 9a

Arg.: Tomas Arruti
Basaundi bailaratik Leitzarako txirrinda irteera egin zen azaroaren 3an.
Txirrinda irteerako antolatzaileek azaldu digutenez, aurten 14 izan dira Lasarte-Oria eta Leitza artean dauden 60-70 kilometroak egingo dituzten herritarrak.
Goizeko 8:30ean abiatu ziren herritik eta Leitzan hamaiketako ordurako iritsi ziren. Mokadu bat hartu eta indarrak pixka bat berreskuratuta, Lasarte-Oriara egin zuten buelta.
Izan ere, Buruntz Azpi elkartean zain zuten paella gozoa bazkaltzeko.