Bazpi Txirrindulari Eskola kirol denboraldi berriari ekingo dio bihar, azaroak 10, goizeko 11:00etan Atsobakarren.
Eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, 2001-2000 eta 1999-2000 urteetan jaiotako kirolarientzako mugatzen da deialdia.
Azaroa, abendua, apirila eta maiatzeko larunbatetan elkartuko da taldea Atsobakarreko parkean, beti ere, aurreko ostirala jai eguna ez bada, orduan ez da saiorik izango.
Aipatu dutenez, bihar banatuko dituzte izena emateko orriak eta guraso edo tutoreak beteriko orriak Bazpi eskolak kudeatuko ditu.