Lasarte-Oriako Jalgune elkarteak urtero legez, dardo txapelketa ospatu du Also tabernan. Honetan elkarteko gazteek herriko beste gazteekin bikoteak osatzen dituzte eta dardo txapelketa berezia jokatzen dute. Begiak itxita edo saltoka zaudela dardoak bota behar dituzte eta puntuak batzen joan. Aurten Gorka Fernandez eta Noelia Bermejo izan dira irabazleak, Oscar Guinaldo eta Miguel Angel Fernandez zein Aitor Carrasco eta Meritxell Izagirrek osatutako bikoteen aurretik. Jalgunek eskerrak eman nahi dizkie txapelketan parte hartu duten gazteei eta Also tabernako lagunei.