Lasarte-Oriako haur liburutegiaren egitarauaren barruan, gaur ipuin kontalarien saio berria dago, 18:00etan. Gaurkoan, Kontu Kantoi-ko Bea eta Cesar izango dira bertan.
Gaurko saioa 6, 7 eta 8 urte dituzten haurrei zuzendua dago. Kontu Kantoiko lagunek hainbat ipuin eta kondaira kontatuko dizkiete eta hamaika abentura biziko dituzte.
Liburutegiko ardurdunek gogora arazten dute, saioan zehar, haurrak bakarrik egongo direla, behin ipuina hasi eta gero ezin dela gelatik atera.