Errioxara bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 12a

Biyak Bat elkarteak eta honen lagunak azaroaren 29an Errioxara txangoa egingo dute. Goizean Haro, ardoaren hiriburua ezagutuko dute. Bazkaria Logroñon izango da eta ostean, hiria bisitatuko dute.
Irteeraren prezio elkarteko bazkideentzat 34 eurokoa izango da eta bazkideak ez direnek 38 euro ordaindu behar dituzte.
Izena ematen edo informazio gehiago eskuratzeko interesa duten herritarrek Biyak Bateko egoitzako bulegora gerturatu beharko dira. Inskripzioa asteazkenean, azaroaren 14an, irekiko da goizeko 10:30ean.