Lasarte-Oriako Udal Zergabilketa bulegoak jakin arazi du, 2012. urteko 2. lauhilekoaren Ura eta Estolderiaren Tasa ordaintzeko borondatezko epea 2012ko azaroaren 15ean amaitzen dela.
Jakitera eman dutenez, ordainketa banku eta aurrezki kutxetan egin daiteke.
Ordainketa helbideratu gabe duten herritarrei ordainketa-gutunak urriko lehen hamabostaldian bidali ditu bulegoak. Jaso ez duenak, edota beste aleren baten beharra duenak, Udaletxeko bigarren solairuan kokaturiko Zergabilketa bulegora jo dezake, ala 943 376187 telefono zenbakira deitu, argibideren bat behar izanez gero.
Ordainketa helbideratua dutenei, aldiz, ordaindu beharreko kuota borondatezko epearen azken egunean kargatuko zaie zergadun bakoitzak zehazturiko kontu korrontean, hau da, 2012ko azaroaren 15ean.
Zergabilketako bulegoak aditzera eman duenez, azken egun honetatik aurrera, ordaindu gabeko erreziboak dagokion errekarguarekin, premiamenduzko prozeduraren bitartez exijituko dira.