Aterpea Merkatarien Elkarteak “Aterpea dendetan egin zure erosketak eta opariak lortu” kanpaina martxan du. Urriaren 26tik azaroaren 2ra elkartea osatzen duten dendek erosketak egiteagatik txartelak banatuko dizkiete bezeroei. Hauetan bi motatako oparia aurkitu ahal izango dituzte zortekoek, deskontuak edo antzerki edo zinemarako sarrerak.
Aterpeak jakin arazi duenez, hilabete bukaera arte erabili ahalko dira beherapen txartel horiek elkarteko dendatan. Era berean, sarrerak eskuratzeko Arkupe tabernara gerturatu behar dira sarituak izan diren herritarrak.
Era berean, Aterpea-ko elkartean osatzen duten dendatan loteria salgai dagoela gogoratzen dute.