Lasartearra elkarteak bazkide eta elkarteko lagunei gogora arazten die, Gabonetako Loteria salgai duela. Loteria txartelak eskuratu nahi dituzten herritarrek elkarteko bulegora, Erribera kalea 10 atzealdea, hurbildu behar dira astelehenetik ostiralera 18:00etatik 19:00etara.
Era berean, abenduaren 1ean ohiko barrikotea antolatu duela jakitera ematen du. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a da.