Gogor hasi da herriko areto-futboleko txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 12a

Ostadar SKT-k antolatzen duen XXX. Areto-futboleko txapelketako lehen jardunaldia jokatu zen asteburu honetan. Indaux eta Balerdi taldeen arteko partidak eman zion hasiera eta ostirala eta larunbatean zazpi partida, lehenegoa barne, ikusi ahal izan ziren kirol guneko areto-futboleko pistan. Arerioak irabazteko gogoa erakutsi dute txapelketan parte hartzen dute hamalau taldeek jardunaldian eta honela izango da martxoa bitartean, lehenengo faseari amaiera ematen zaionean. Orduan jakingo da, nortzuk jokatzen duten txapeldunen play-off-a.