Egun txarra LOKEko judokentzat

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 12a

Azaroaren 3an, Ama Guadalupekoa XXI. nazioarteko txapelketa izan zen Hondarribian eta LOKEko Fermin Balda eta Oscar Garrido gazteak bertan izan ziren lehian.
Gorak Aristegi entrenatzaileak jakitea eman digunez, LOKEko judoken “emaitzak ez ziren onak izan”.
Oscar Garridok, 90 kg azpiko mailan, borroka bakarra egin zuen. “Erraz irabazten ari zen baina azken segundoan galdu egin zuen,” adierazi digu Aristegik. Gainera, judoka gazteak min hartu zuela ere aipatu digu.
Ferminek berriz, 66 kiloko lehian hiru norgehiagoka izan zituen eta “bat irabazi eta bi galdu zituen”.
Proba hau kadeteen Espainiako kopako baliagarria zen eta puntuak ihes egin diete herriko judokei.
Era berean, kadete mailako 2011-2012 denboraldiko Espainiako sailkapena argitara eman dute eta LOKEko Oscar Garrido laugarren izan da bere mailan.