Ohiko Udalbatzarra izango da gaur 18:30ean. Gai zerrendan eztabaidagai izango dituzte udal ordezkariek honakoak; lehenik aurreko udalbatzarreko akta onartu beharko dute, ondoren, udaleko pertsonalaren laneko kondizioen marko arautzaile berria onestea izango dute eztabaidagai. Korporaziokide liberatuen gehiegizko kopurua finkatu zen 2011ko uztailaren 11ko udalbatzar akordioa aldatzea eskatzen du orain udal gobernuak, edota udala erakundearen logotipoa eta irudi korporatiboa lantzeko lehiaketaren oinarriak onartu nahi dira.
Honetaz gain, 2012 ekitaldiak kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dossierren berri emango da. Udal ondasun eta eskubideen 2011ko inbentarioan egindako aldaketak onartu eta zazpigarren puntuan, PSE-EEk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da, honen bitartez proposatzen da enplegurik gabe dauden herritarrak udal zorrak lanarekin “ordaintzea” eta horrela kitatu euren zerga ez ordainduek sortutako zorra. Bukatzeko galderak egiteko tartea zabalduko da.
